Paramore: Hate To See Your Heart Break ft. Joy Williams
Paramore Punk-Rock motako musika talde amerikarra da. 2004an sortutako taldea Hayley Williams (2004-orainaldia), Jeremy Davis (2004-orainaldia) eta Taylor Yorkek (2007-orainaldia) osatzen dute gaur egun. Taldekide ohiak John Hembree (2005), Jason Bynum (2004-2005) eta Josh eta Zac Farro (20004-2010) anaiak dira. Franklinen (Tennesse) sortutako talde honek 4 disko kaleratu ditu: All We Know Is Falling (2005), Riot! (2007), Brand New Eyes (2009) eta Paramore (2013). Azken album honetan, Hate To See Your Heart Break abestia aurki dezakegu. Abestiaren bideoklipa 2014ko azaroaren 24 igo zen Youtubera eta Joy Williams abeslariarekin kolaborazio bat egiten dute.
Bideo hau aukeratzearen arrazoiak Paramorek konposatzen dituen abestiak asko gustatzen zaizkidala eta abesti hau gogokoen ditudan bat dela dira. Gainera, Joy Williamsekin elkartu eta kolaborazio bat egiten dute. Joy, The Civil Wars izeneko talde batean zegoen eta hauen musika ere asko gustatzen zaidalako aukeratu dut.
